GAIXOTASUNAK, ISTRIPUAK, BOTIKAK

  • Umea gaixorik dagoenean gurasoek ez dute eskolara bidaliko, ondo osatu arte.

  • Botikak:

Debekatuta daukagu ikasleei edozein botika eman edo jartzea, beraz, ahalegindu zaitezte botikak emateko ordutegia etxean egiten duen denborara egokitzen.

Kasu berezietan, gaixotasun larria edo kronikoa dela eta, ezinbestekoa bada ikasleari botika eskolan ematea, pediatraren informea behar da botikaren datuekin (izena, noiz eta nola eman...), beti ere lehen dosia etxean emanda.

  •  Gaitz kutsakorrak izanez gero, umeak etxean gelditu behar dira, osatu arte edo medikuak agindu arte.

  •  Zorriak agertzen direnean tutoreari abisatu behar zaio lehen bait lehen. Arazoa konponezina bihurtzen da familia guztien inplikazioa lortzen ez bada, beraz,  familien ardura da ikasleen buruak behatu eta ekitea ikasturte osoan zehar.

  • Garbitasuna, higienea eta itxura (ilea, atzazalak, jantziak...), lagunekin hartuemanetarako hain garrantzitsua diren aspektu hauetan familiaren zaintza eta ardura nabarmenak dira.

  •  Ikastetxean mediku beharra eskatzen duen arazoren bat sortzen denean, familiei deituko zaie, eta hala balego, osasun zentro batera eramana izango da.

 

ZORRIEN PREBENTZIORAKO ARAU HIGIENIKOAK

1.- Zorriak edonork izan ditzake, bere higienea ona izan arren.

2.- Nahiago dituzte buru zikinak. Horregaitik gure seme-alaben buruak astean  bi aldiz garbitu behar ditugu txanpu normal batekin.

3.- Nahiago dituzte ule luzedunen buruak. Horregaitik, ilea garbituz gainera, eskubilatu edo zepilatu behar da egunero, batez ere ohera joan aurretik.

4.- Zorriak izatearen lehen sintoma, buruan hazka ibiltzea da, batez ere garondo aldean.

5.- Ikusten baduzue zuen seme edo alaba buruan hazka, onena medikuaren edo ATS-aren konsultara eramatea da, berak esango dizuelako zelan kentzen diren.

6.- Familian umeren bat zorriekin badago, ziurrena besteek ere kutsatuko zituela pentsatzea da, batez ere anai arrebak eta ama. Horregaitik  besteei ere begiratzea komeni da.

7.- Farmazian badaude lozio eta txanpuak zorrientzat berziak. Produktu hauek ez dira erabili behar umea kutsatu ez dadin, hau da, prebentzio moduan, gaisotasunak eta intoxikazioak eragin ditzakelako. Erabiltzen direnean, ATS edo medikuari kontsultatu ondoren izango da.

8.- Zorrien prebentziorako burua ozpinarekin bustitzeak ez du ezertarako balio.

9.- Ulearekin kontaktuan dauden jantziak transmititu ditzateke. Ahalegindu garbi edukitzen.

10.- Edozein zalantza argitzeko badakizue osasun zerbitzura jo dezakezuela.

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)