"PELUTXE" proiektua

2016-2017 ikasturte honetan ez dugu Pelutxe proiektuan parte hartuko baina iaz egindako lana ikusteko aukera daukazue.

 

Iazko proiektu honetan TXIKI eta TXIMISTA hartz pandak erabiliko genituen hizkuntza, komunikazioa eta IKTak erabiltzeko aitzaki gisa. Bost urtekoek hartu zuten parte. Lankidetza proiektu honen helburuen gainean gehiago jakiteko Hezkuntzako orrian begiratu dezakezue:
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche

Gure proiektu kidea Mallabiko eskola izan zen, eta elkarrekin blog bat sortu genuen pelutxeen abenturak argitaratzeko. Hau da bere helbidea, eta web atari honek blogen atalean ere jarri  genuen.
 

www.pelutxe2015-16.blogspot.com

 

"ASMAKILO" proiektua

Gure ikastetxeak ASMAKILO lankidetza proiektuan hartzen du parte 2. mailako ikasleen bitazrtez. Hemen ikusi ahal duzue guk egindako lehen sarrera, gure aurkezpena. http://asmakilo.blogspot.com.es/

Parte hartzeko igarkizun edo asmakizun bat jarri behar dugu noiz behinka, eta beste eskoletako ikasleek ipintzen dutenei erantzun. 
Proiektu honen gorabeherak eta helburuak jakiteko http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/asmakilo

"GURE HERRIETAN ZEHAR" Proiektua

2016-2017 ikasturtean ez dugu proiektu honetan parte hartruko baina hemen uste dugu aurreko urteetan egindako ingormazioa.

Lankidetza proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz gure herrien errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Aurten 3. mailako taldeak hartzen du parte.

Proiektu honen helburuei buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen daukazue helbidea:
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/euskadin-zehar

Proiektu honetan argitaratzen diren lanak ikusteko hau da helbidea: http://gureherrietanzehar.blogspot.com.es/ 

Atari honen blogen atalean ere jarriko dugu.