Elkarbizitza plana

Zaldibar HLHIn beharrezkoa ikusten genuen hezkuntza-komunitate osoaren ongizatean eragin handia izango zuen Elkarbizitza Plan bat izatea.

Plan horrek ikasleen garapena bultzatzen ditu hainbat alderditan, hala nola:

  • Garapen pertsonalean: pertsona gisa garatzen ikasteko.
  • Sozialean: elkarrekin bizitzen ikasteko
  • Emaitza akademikoen hobekuntzan.

 

Zer esanik ez, prozesu horretan oso garrantzitsua da irakasleen, familien eta inguruko beste eragileen papera.


Hau dena aurrera eramateko helburu hauek markatuta ditugu:

· Eskola-komunitate kide guztien partaidetza bultzatzea ikastetxean erabakiak hartzean.

· Eskola-komunitate kide guztiak baloratuta sentitzea.

· Komunitateko agente ezberdinen arteko kohesioa handitzea.

· Ikastetxeko elkarbizitza-arauak definitzea.

· Elkarbizitza Behatokia sortzea, elkarbizitza osasungarria eraikitzen lagunduko duena.

· Sortzen diren gatazkak kudeatzeko protokoloak sortu eta erabiltzea.

·  Oinarrizko konpetentziak garatzea, batez ere:

. Gizarterako eta hiritartasunerako konpetentzia

. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia.

· Eskolaz-kanpoko beste erakundeekin lankidetzan aritzea, elkarbizitza eta kooperazio kultura bultzatze aldera.

· Berdintasuneko harremanak bultzatzea.

· Tratu txarren prebentzioa lantzea.

 

Hau guztiau lortzeko Elkarbizitza Behatokia sortu dugu eta Urteko Elkarbizitza Plana eratzeko proposaturiko lau faseak (sentsibilizazioa, diagnostikoa, planifikazioa eta ebaluazioa) ere lantzen ditugu ondorio bateratuetara heltzeko.